GARAPEN JASANGARRIAREN BI IKUSPEGIAK

GARAPEN JASANGARRIAREN BI IKUSPEGIAK 1. «Garapen jasangarria» kontzeptuaren jatorria Nazio Batuen Ingurumenaren eta Garapenaren Munduko Batzordearen 1987ko Brundtland txostena da. Baina txosten horretan jasotako garapen jasangarriaren jatorrizko kontzeptuak ez dauka zerikusirik oraingo kontzeptuarekin. 2. Garapen jasangarriaren hasierako kontzeptuak etorkizuneko hazkundea konprometituko ez duen hazkunde-eredu bat sustatzea baino ez du aipatzen. Hau da, xede bakarra da hazkunderako helburuak epe oso luzeko ikuspegitik lantzea. Eta epe laburreko ikuspegi batek etorkizuneko hazkunderako beharrezkoak diren baliabideak kontsumitzera eraman gaitzala saihestea. Epe oso luzeko ikuspegi horrek funtsezko gai batzuk aztertzera garamatza, hala nola: a) Oreka demografikoa, zeinaren hausturak zalantzan jartzen baitu epe luzeko hazkundea. b) Zorpetzea, zeinak uneko hazkundea sustatzen baitu, baina zalantzan jarri ahal baitu etorkizunekoa. c) Agortzeko arriskuan egon daitezkeen energia-iturrien edo le
Back to Top