GIZATERIAREN ALDEKO ALA KONTRAKO JASANGARRITASUNA
1. Garapen jasangarriaren gizakiaren aurkako interpretazioak gerra aurreko faxismoan du jatorria, eta oraingo bertsioa 70eko hamarkadan hasi zen, Mendebaldeko erakunde batzuek sustatuta, hala nola Rockefeller fundazioak, Erromako Klubak eta Ipar Amerikako inteligentzia-zerbitzuek.
2. Kontzeptualki, jasangarritasunaren gizakiaren aurkako interpretazio horrek, interes orokorreko arrazoi sozialetan oinarritutako garapenaren jasangarritasunaren ordez, «planetaren» jasangarritasuna aukeratzen du, gizateriaren gainetik jarrita, eta, hala, bat egiten du gizakiaren kontzepzio negatiboa sustatu nahi duten korronte aristokratikoekin.
3. «Gizakiaren aurkako» interpretazio horrek nahi du iritzi publikoak onartzea gizakiak «zama» bat direla, eta ez garapen ekonomikoaren eta sozialaren oinarria. Eta, antzeko argudioak oinarritzat hartuta, garapen ekonomikoa, berez, «mehatxu» bat da «planetarentzat».
4. Jakina, teoria hauek hamarkada luzez sustatu dituzten oligarkia aristokratikoek ez dute uste eurek zama bat direnik planetarentzat, ezta beren aberastasun ekonomikoa zama denik ere. Haien helburua da, «garapen jasangarriaren» babespean, doktrinamendu hori herrialde, sektore eta pertsona batzuen kontrako estrategiak justifikatzeko baliatzea, estrategia horiek justifikaezinak izango bailirateke «planeta salbatzeko» ezinbestekotzat joko ez bagenitu.
5. Teoria pseudo-ekologiko horiek politika genozidak babestu izan dituzte garapen-bidean dauden herrialdeetan, baita Mendebaldeko hondoratze demografikoa eta korporazio handientzat interesgarriak ez diren sektore ekonomikoen suntsipena ere. Azken urteetan, gizateriarentzako etorkizun distopiko baten oinarri kontzeptuala bihurtzen ari dira. Haien arabera, biztanleen kopuruak behera egingo du gosearen eta gerren ondorioz; bizitza-mailak behera egingo du eta askatasun zibikoak eta korporazio handiekiko autonomia indibiduala desagertu egingo dira. 30eko hamarkadako faxismoaren urrezko ametsa.
6. Egoera horren aurrean, premiazkoa da muturreraino eramatea «garapen jasangarriaren» teorien eta korronte ekologista batzuen aurrean izan beharreko zuhurtzia, argi izanda aipatutako sektore aristokratikoek sistematikoki erabiltzen dituztela. Zuhurtzia horrek posizio analitikoa eta «gizateriaren etorkizunaren aldeko» garapenaren jasangarritasunaren eta «gizateriaren aurkako» jasangarritasunaren kontzepzio hauen arteko etengabeko bereizketa izan behar ditu oinarri.
7. Funtsezkoa da teoria horien atzean dauden interes oligarkiko eta aristokratikoak aktiboki salatzea, bereziki korporazio handiek kontrolatutako –zuzenean edo zeharka– komunikabideek, gobernuek edo ikastetxeek hamarkada luzez landu duten herritarren buru-jatea kontuan hartuta.
PDF:
1 view
359
67
2 years ago 00:03:52 1
EUSKAL HERRIA BRICS Plus EAN
2 years ago 00:04:04 1
Euskal Herria, GIZATERIAREN ETA WALL STREET-EN ARTEAN