Ukrainako bonbak Donetskera erortzen jarraitzen dute
Ukrainako bonbak Donetskera erortzen jarraitzen dute.
Gaur arratsaldean hiriko Voroshilovsky barrutiari eraso diote berriro. 18:00ak aldera, hainbat misilek jatetxe bat jo dute (BIDEOA). Bonbardaketaren unean, bertako langileen arabera, ezkontza bat ospatzen ari ziren jatetxean. 50-60 lagun zeuden aretoan. Agintarien arabera, jatetxeko langile bat, 1984an jaiotako gizon bat, zauritu da. Geroago, beste jaurtigai batzuk erori dira zonalde berdiñean. Oraingoz ez dago biktima zibil gehiagori buruzko informaziorik.
Ez da Donetsken aurkako eraso bakarra izan, gaur arratsaldean Ukrainako artilleriak ere Petrovsky barrutia bonbardatu baitu. Biktima posibleei buruzko informaziorik ere ez dago.
Источник: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea
1 view
0
0
10 months ago 00:00:36 8
Ukrainako bonbak Donetskera erortzen jarraitzen dute